“Nahi dudalako” kanpaina Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailan dabiltzan gazteei dago zuzenduta, eta  horiek euskaraz ikasten jarraitzea du helburu. Hala, nahidudalako.com  webgunean informazio zehatza dute Batxilergoa zein Lanbide Heziketa euskaraz egiteko duten eskaintzari buruz. Gainera, egitasmoak nobedade bat ekarri du aurten, izan ere bertan unibertsitateko eskaintza zein den ikusteko aukera ere badute gazteek. Bestalde, aipatu beharra dago Itxaso Payak hitzaldiak eskaini dituela Txorierri Institutuan gazteei euskararekin izan duen esperientzia jakinarazteko.     
            
            
        
        
            
    
    
        Euskara