Iker Aurtenetxe Pajares Txilen lanean dabiltza txorierritar bat da. Azaldu digun bezala, Santiagon ere Korrika antolatu da eta kronika eta argazki hauek agindu dizkugu handik:
Euzko Etxeak, Etxepare Institutuak eta Euskadiko Ordezkaritzak 18. Korrika antolatu dute Santiagon, AEKren laguntzarekin. Lasterketan 70 pertsona inguru batu ginen: Txilen lanean ari garen euskaldunak, hona lan bila etorri direnak, oporretan daudenak, gurasoak eso aiton-amonak euskaldunak dituzten txiletarrak, Txileko euskara iralasleak eta ikasleak... baina batez ere hango jende gaztea, arrazoi batengatik edo bestearengatik Santiagon daudenak. Jendea Valparaisotik ere etorri zen.
Korrika Euskadiko Ordezkarian hasi eta Providencia auzotik pasatu ostean, Euzko Etxean bukatu zen, ia zazpi kilometro egin ondoren. Musikarekin arazoak izan genituen eta txistulariek txistua jo izan behar zuten azkenean, korrika “erosoago“ egiteko. Atsedena hartu ondoren, Txileko euskara ikasleek manifestua irakurri zuten Euzko Etxean eta haren ostean hasiera eman genion herri-bazkariari.
Euskara