Mintza Egunera irteera

Aikor aldizkaria 2013ko api. 26a, 10:01

Ekainaren 1ean Mintza Eguna izango da Elgoibarren. Izarra kultur elkarteak 50 urte beteko ditu aurten eta Euskal Herri osoko mintzalagunak batu nahi dituzte herrian, elkartearen urteurrena ospatzeko. Txorierritik ere bidaia antolatuko da hara joateko. Elgoibarreko berbalagunek eta Izarra elkarteko kideek hilabeteak daramatzate jaia prestatzen. Besteak beste, ibilaldi gidatua, mintza-bermuta, bazkaria, sarien banaketa eta erromeria egongo dira. Gainera, bertsolariek, dantzariek eta dultzaineroek girotuko dute eguna, eta sorpresaren bat ere izango da. Bazkarirako sarrerak 20 eurotan jarriko dira salgai eta autobuserako txartela, 10 eurotan. Maiatzaren 2tik 24ra eskura daitezke. Informazio gehiago: 635 75 35 95 eta txorierri.berbalaguna@gmail.com.