Futbol euskaldunaren jaialdia

Aikor aldizkaria 2013ko api. 26a, 10:13

Argazkiak: Itzarri

TOTOAN Txorierriko Euskara Elkarteen Federazioak eta Itzarri aholkularitza enpresak futbol entrenatzaileak euskaraz trebatzeko eskola jarri zuten abian orain dela hiru urte. Horretarako, diru-laguntza jasotzen dute Txorierriko Zer-bitzuen Mankomunitatetik eta Bizkaiko Foru Aldunditik. Aurreko urteetan bezala, apirilaren 3an ekitaldi bat antolatu zen Politeknika Ikastegia Txorierrin, aurten egitasmoan parte hartu duten entrenatzaileei eta futbol elkarteei zein eskolei esker ona adierazteko. Egitasmoaren arduradunek azaldu zutenez, guztira 30 lagun aritu dira eskolan, eta bost erakundek egin dute bat proiektuarekin: Gorondagane Sondikako eskola, Zamudioko Kirol El-kartea, Sondikako Kirol Elkartea, Arteaga Derioko eskola eta Lauro ikastola. Ekitaldiari arratsaldeko 6etan eman zitzaion hasiera. Hamar minutuko partidak jokatu ziren eskolan parte hartu duten taldeen artean, eta esatari Angel Gari-tano “Ondarru” eta Haritz Gallastegi kazetaria ibili ziren. Partiden ostean, sa-riak banatu ziren. Aurten egitasmoan aritu diren entrenatzaileek eta elkarteek Jon Alberdi artisauaren eskultura bana jaso zuten. Sariak Alaitz Etxeandia Le-zamako alkateak, Gorka Carro Sondikako alkateak eta Iraia Iturregi, Aitziber Juaristi eta Ibai Gomez Athletic Clubeko jokalariek banatu zituzten. Ekitaldia Udane Goikoetxea kazetariak zuzendu zuen. Koikili Lertxundi futbolarien hitzalditxoaren ondoren, kopaua eskaini zitzaien ekitaldira hurbildu zirenei. Bertan, aukera eduki genuen kirolaz eta euskaraz solasean egoteko.