Ekainaren 2an, Txakolinaren Eguna ospatuko da Lezaman. Azoka goizeko 11etatik arrastiko 3ak arte egongo da zabalik, eta 37 salmenta-postu ipiniko dira. Azokan, Lezamako sei txakolingilek eta Larrabetzuko txakolingile batek hartuko dute parte, eta 2012ko Bizkaiko Txakolinaren uzta dastatzeko aukera egongo da haien postuetan. Aurreko edizioetan bezala, txartelak jarriko dira salgai. Hala, azokaren kopa eta txakolina dastatzeko hiru txartel eskuratu ahal izango dira bost eurotan. Txakolinaz gainera, ohiko produktuak izango dira gainerako salmenta-postuetan, hala nola euskal pastela, ortuariak, gazta eta taloa. Era berean, Lezama saretzen elkarteak okela pintxoak salduko ditu 1,5 eurotan.
Bestalde, Udalak omenaldia egingo die Bitxia txakolinaren ekoizleei. Txakolin hori saritua izan da aurten Catavinum World Wine and Spirits Competition lehiake-tan, eta iaz ere saria jaso zuen International Wine Challenge lehiaketan. Ekitaldia arras-tiko ordu batean egingo da Udaletxeko arkupeetan.
Aipatutakoez gainera, Kurutze dantza taldeko umeek emanaldi berezia eskainiko dute eguerdiko 12etan pilotalekuan, eta umeentzako tailerrak eta jokoak antolatuko dira.