Maiatzaren 31n, 50+25 dokumentala aurkeztuko da Sondikako Kultura-etxean. Lana Gaizka Peñafielek egin du Lezamako eskolaren 25. urteurrenaren haritik, eta bertan jasotzen da nolako bilakaera izan duen herriko hezkuntzak Gerra Zibiletik orain arte. Horrezaz gainera, Lezamako bereizgarri batzuk ere aztertu ditu dokumentalean, haiek eragina izan dutelako herriko hezkuntzan, edo bera-rekin harreman zuzena izan dutelako. Bereizgarri horien artean, esate baterako, lehenengo sektorea eta euskara aipa ditzakegu.
Besteak beste, irakasle, ikasle eta gurasoen testigantzak batu ditu, dokumentala taxutzeko. Era berean, irakasleek eta gurasoen elkarteak hainbat urtetan eskola-ren eta ikasleen alde eginiko lana jaso du. Eskolak herriarekin izandako harre-mana ere islatu du lanean. Dokumentala ekainaren 14an aurkeztuko da Leza-man. Herritar guztiei zuzendutako ekitaldia izango da eta arrastiko 7etan egingo dute Kultura-aretoan.