Enpresa-batzordetik jakinarazi duten moduan, datorren martitzenean, ekainaren 18an, saiatuko da Troquenor berriro desjabetzen. Desjabetzea goizeko 9etarako dago aurreikusita. Langileek herritarren babesa eskatu dute eta deia egin dute martitzenean enpresan kontzentrazioa egiteko. Hitzordua goizeko 8:30etarako ipini dute.