Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gailur Lezamako mendi taldeak irteera antolatu du datorren hilabeterako. Uztailaren 19tik 21era bitartean Huescara joango dira, Ordesako Parke Nazionalera hain zuzen ere. Han egingo dituzten irteerak parte-hartzaile kopuruaren eta eguraldiaren arabera zehaztuko dira, hala ere, Faja de las Flores izeneko ibilbidea egiten saiatuko direla adierazi dute. Informazio gehiagorako: gailurmt@euskaltel.net.
Bestalde, Arroeta Zamudioko mendi taldekoek Europako Mendietara joango dira uztailaren 13tik 14ra. Informazio gehiago eskuratzeko: arroetamt@euskaltel.net.