Aldekona jaietan

Aikor aldizkaria 2013ko eka. 24a, 09:35

Uztailaren azken egunetan eta abuztuaren 3an mugimendu handia egongo da Aldekona Derioko auzoan. Izan ere, bertan Santiago, Santana, San Inazio eta San Esteban ospatuko dituzte. Jaietarako antolatu dituzten ekitaldien artean, hauek aipa ditzakegu: dantzen agerraldia, kalejirak, umeentzako puzgarriak, ohiko mozorro txapelketa, berbenak, idi-probak... Gastronomia arloko txapelketak ere egongo dira. Paella Txapelketari dagokionez, irabazleari txakolina eta 70 euro emango zaio saritzat; txakolina eta 50 euro, bigarrena lotzen denari; eta txakolina eta 30 euro, hirugarrena lotzen denari. Sukalki Txapelketa irabazten duenak txakolina eta 100 euro jasoko ditu; bigarrenak, txakolina eta 70 euro; eta hirugarrenak, txakolina eta 30 euro. Mus eta Briska Txapelketak ere izango dira. Irabazleek artxo bi jasoko dituzte saritzat; eta bigarrenek untxi bi. Uztailak 25, eguena. Santiago 11:00: Kalejira. 12:00: Meza. 13:00: Dantzen agerraldia, Lainomendi taldearen eskutik. 14:30: Paella Txapelketaren aurkezpena. 16:30: Mus “arin-arina”. 17:30: Paella Txapelketaren sariak banatzea. 18:30: Harri-zulatzaileen erakustaldia, Txorierri herri kirol taldearen eskutik. 19:30: Tortillen aurkezpena. 20:30: Tortilla Txapelketaren sariak banatzea. 21:00: Berbena, Raspu taldearekin. Uztailak 26, barikua. Santana 11:00: Kalejira. 12:00: Meza. 13:00: Sukalkia dastatzea, txosnan. Uztailak 30, martitzena 17:00-20:00: Puzgarriak eta “fashion tailerra”. 20:30: Mozorro Txapelketan izena ematea. 21:00: Mozorro Txapelketa. 22:30: Mozorro Txapelketaren sariak banatzea. 23:00: Berbena, Zirkin taldearekin. Uztailak 31, asteazkena. San Inazio 11:00: Kalejira. 12:30: Meza eta nagusientzako kopaua. 13:15: Nazioarteko folklorea: Do Lusco o Fusco Galiziako taldea. 19:00: Idi probak. Abuztuak 3, zapatua. San Esteban 12:00: Meza. 13:00: Kopaua. 14:30: Sukalki Txapelketa. 16:30: Mus “arin-arina” eta briska. 20:00: Sariak banatzea. 20:30: Txerrikia dastatzea.