Gurutze Gorria boluntarioen bila dabil Txorierrin

Aikor aldizkaria 2013ko eka. 28a, 14:13

Erakundeak proiektu bi jarriko ditu martxan irailean Txorierrin: lehen mailako irakaskuntzako ikasleei eskola-laguntza emateko proiektu bat, eta lana topatzen laguntzeko beste proiektu bat. Egitasmoak Txorierriko Mankomunitatearekin batera sustatuko ditu. Azaldu dutenaren arabera, boluntarioek bizpahiru ordu lan egingo dute astean. Umeei zuzendutako proiektuan parte hartzen dutenek arratsaldeko ordutegia edukiko dute; eta enpleguari zuzendutako proiektuan interesa dutenek, goizeko ordutegia. Izena eman edo informazio gehiago izateko, 94 460 92 95 telefono zenbakira deitu behar da.