Atanasio Jauregi apaiz pasiotarraren estatua txikia berritu dute Larrabetzun. Estatua Goikoelexalde auzoan dago, elizaren aurrean. “Estatua orain 60 urte jarri zen eta aspaldian izan duen egoera lotsagarria zen. Dirua batzea lortu ge-nuen eta azkenean txukundu egin dugu”, esan digu Martzel Andrinuak, garbi-ketaren sustatzaileak. Andrinua ere apaiz pasiotarra da eta irailaren 8rako omenaldia prestatu du Goikoelexealdeko elizan, 12:00etan. Han ospakizun txiki bat egingo da eta euskal dantzak eta kantak eskainiko dira. Gainera, Ormaizte-giko Miguel Irizar, Callaoko gotzaina (Peru) izan zena, egongo da mezan.
Atanasio Jauregi apaiz pasiotarra izan zen, larrabetzuarra, 1877an jaioa eta 1957an hila. Orain 100 urte, Hegoamerikara joan zen misiolari beste apaiz eus-kaldun batzuekin. Amazonas inguruan ibili zen misioetan, batez ere eskolak eta etxeak eraikitzen. Perun, besteak beste, Yurimaguaseko katedrala, San Gabriel ikastetxea eta Santa Gema ospitalea eraikitzen lagundu zuen. Herrialde horre-tan gotzain izendatu zuten, eta bere lanagatik hainbat sari eta esker on jaso zi-tuen. Gaur egun, Atanasio Jauregiren izena bizirik dago Yurimaguas herrian. Izan ere, haren izena dute erdiguneko kale batek, aireportuaren inguruko pla-zatxo batek eta ospe handiko ikastetxe batek.