“Euskaraz bizi nahi dut” herri lasterketa, Txorierrin

Aikor aldizkaria 2013ko uzt. 24a, 10:46

Irailaren 21etik urriaren 20ra bitartean herri lasterketak egingo dira Euskal Herriko hainbat herritan, “Euskaraz bizi nahi dut” kanpainaren haritik. Lasterketa Txorierrin ere egingo da. Egitasmoa Kontseiluak antolatu du bigarren aldiz, eta euskaraz bizitzeko nahia adieraztea du helburu. Lasterketa herrikoiak izango dira eta familia osoari egongo dira zuzenduta. Hala, umeentzako eta nagusientzako ibilbideak prestatuko dira, guztiek lasterketan parte hartu ahal izateko. Datozen egunetan informazio zehatzagoa jakinaraziko da Txorierri eta Euskal Herriko lasterketei buruz.