Ernai Txorierri

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 26a, 10:23
Ernai Euskal Herri mailan sortu den gazte antolakundea da, hiru helburu nagusi dituena: independentzia, sozialismoa eta feminismoa. Antolakundeari lotutako taldeak Txorierrin ere osatu dira, Zamudion eta Larrabetzun hain zuzen ere. “Hamazazpi kide gara momentuz, baina lagun gehiagoarengana heltzeko asmoa dugu. Izan ere, gure asmoetariko bat gazteria bildu eta bizkortzea da”. “Prest” kanpainaren ostean, “Zukgua” prozesuari ekin zioten, eta gazteen arazoak eta gaur egungo egoera aztertu zituzten. “Ondorio asko atera genituen. Horien artean, indibidualismoa deuseztatu behar dugula eta, horretarako, denok batu behar garela”. “Zukgua” prozesuaren emaitza Ernai gazte antolakundea izan da. Hura Aste Santuan aurkeztu zen Orduñan eta 30 bat txorierritar joan ziren bertara. Gazteak lanean ibili dira udan eta diagnostiko bat egin dute Txorierrieko herrietan, bertako errealitatea ezagutzeko eta haren aurrean beste aukera batzuk eraikitzeko. “Lan-ildo nagusiak ateratzeko, diagnostikoa egiten gabiltza oraindik”. Esan bezala, taldeak Zamudion eta Larrabetzun sortu dira, “baina gainontzeko herrietara zabaltzeko bidean gaude. Elkartea Txorierriko gazte guztiei dago zabalduta. Beraz, hurbildu eta parte hartu!”. Elkarteak pinak eta kamisetak ipin iditu salgai Aretxabala Larrabetzuko tabernan eta Susterrak Zamudioko tabernan.

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).