Elkarretaratzea, Derion izandako eraso sexista salatzeko

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 26a, 10:34

Argazkia: Santzoka

Irailaren 16an, goizaldean, hiru gizonek labanaz eraso zioten emakume bati De-rion, eta eskuan zauritu zuten. Erasotzaileetariko bat emakumearen bikotea zen. Ertzaintzak hiru gizonak atxilotu zituen. Santzoka herriko elkarteak hurrengo ostegunean elkarretaratzera deitu zituen herritarrak, eraso sexista salatzeko. Udaletxe aurrean 50 bat lagun bildu ziren.