Marimaistra, euskararen aholkularia

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 26a, 10:38

Euskararen inguruan sortzen zaizkigun zalantzek eta galderek buruhauste bat baino gehiago ekartzen dizkigute askotan. Eta batzuetan nori galdetu ere ez dakigu. Marimaistrak zalantza horiek guztiak argitzen lagunduko digu. Hiru modu daude berari galderak helarazteko: twitter kontuaren bidez (@mari_maistra), e-mailez (galdetu@marimaistra.com) eta Whatsapp bidez (668 88 91 92). Marimaistrak zalantzak eta haiei dagozkien argibideak bideo baten batuko ditu astero. Bideoak ikusgai jarriko dira aikor.com webgunean, gaine-rako toki-hedabideen webgunetan, Goiena TBko Magazinean eta marimais-tra.com blogean.