Erdi Arora itzultzea

Aikor aldizkaria 2013ko ira. 26a, 10:39

Denboran atzera eginik, bufoiek, zaldunek, printzesek, dragoiek eta beste garai bateko merkatariek hartu zituzten Derioko kaleak irailean. Izan ere, bertan bi-garren aldiz antolatu da Erdi Aroko azoka. Salgai ipini ziren, besteak beste, xa-boia eta olio eta belar sendagarriak, egurrezko jostailuak, larrua, zilarra, apain-garriak, gazta, hestebeteak, ogia, gozokiak, haziak... Kopauren bat hartu eta in-darrak berritzeko postuak ere ipini ziren, eta umeentzako tailerrak antolatu zi-ren. Horrezaz gainera, Done Jakue Bidearen Lagunak elkarteak ere hartu zuen parte azokan, eta elkarte horretako kideek bideari buruzko informazioa banatu zuten. Erdi Aroko Azoka irailaren 21ean eta 22an egin zen eta asteburu osoan zehar kaleko hainbat ikuskizun antolatu ziren hura girotzeko.