Txorierriko 16. Ipuin Lehiaketa

Aikor aldizkaria 2013ko irailaren 27a

Txorierriko Zerbitzuen Mankomunitateak Txorierriko 16. Ipuin Lehiaketa jarri du martxan. Lanak Txorierriko liburutegietan edota Mankomunitatean bertan aurkeztu ahal dira azaroaren 29a baino lehen. Lehiaketak bost kategoria ditu: A kategoria, 7 urtera arte; B kategoria, 8-9 urte; C kategoria, 10-11 urte; D kategoria, 12-15 urte; E kategoria, 16 urtetik gorakoak. Lanak euskaraz idatzi behar dira eta gaia librea da. Luzerari dagokionez, ipuinek ezin izango dute lau orrialde baino gehiago eduki, eta parte-hartzaile bakoitzak lana bakarra aurkezteko aukera izango du. Epai-mahaikideek besteak beste imajinazioa, sormena eta aurkezpena izango dituzte kontuan.