Ekintza domekan izango da, 10:00etatik 15:00etara, Goiri plazan. Enologia Eguna bosgarren aldiz antolatu da aurten. Plazan 13 saltoki egongo dira, zeinetan, besteak beste, jatorrizko deitura duten ardo hauek ipiniko baitira salgai: Errioxa, Bizkaiko txakolina, Ribera, Albariño eta Penedes. Era berean, Idiazabal gazta eta gozogintzako produktuak ere jarriko dira salgai eta pintxoen dastatzea egongo da.
Bestalde, bost euroren truke aukera egongo da kopa berezi bat erosteko. Kopa hori erabilita azokan erakusgai egongo diren ardo guztiak dastatu ahal izango dira. Gainera, kopa erosten dutenen artean ardo kutxa bat zozketatuko da.