“Mikel Zarate” sariaren azken lana kaleratu da

Aikor aldizkaria 2013ko urr. 24a, 10:06

Argazkia: Jon Rozadilla

Irati Bediagaren Beldarren hegaldia ipuinak “Mikel Zarate” haur literatura saria irabazi duen azken lana da. Han haurtzaroko beldurrak eta konplexuak landu ditu, umorea eta sentiberatasuna erabilita. Hamar urtetik gorakoei zuzendutako liburua da eta Elkar argitaletxeak duela gutxi eman du hura argitara. Irati Bediaga Galdakaon jaio zen 1990. urtean eta Beldarren hegaldia bere lehendabiziko liburua da. Iratik Magisteritza ikasi zuen eta Hezkuntzaren psikologiako masterra egiten dabil.