Talentu lehiaketa

Aikor aldizkaria 2013ko aza. 28a, 14:34

“Izarren distira” gazteen talentu lehiaketa jarri da martxan aurten ere Txorie-rrin. Casting bi antolatu dira: bata abenduaren 4an egingo da Zamudion; eta bestea, abenduaren 5ean, Derion. Gala abenduaren 14an egingo da Sondikako Kultura-etxean, eta irabazleak 1.000 euroko txartela jasoko du saritzat. Ekitaldia Jon Gomezek aurkeztuko du eta epaimahaia Ylenia Baglietto, Ugaitz Alegria eta Karmele Larrinaga aktoreek osatuko dute. Epaimahaikideek taldeen bilakaera eta eszenatokian eginiko lana hartuko dituzte kontuan, irabazlea hautatzeko. Gazteek prestatutako ikuskizunez gainera, Munduko mobilik onenak bakarrizketa ere eskainiko da. Bestalde, lehiaketari loturik, fotokazetaritza tailerra antolatu da abenduaren 2rako eta 9rako. Bertan, 33 gaztek hartuko dute parte, eta horren bidez galaren berri emango dute.