Lezama Gailur mendi taldeak irteera bat antolatu du Larrabetzun dagoen roko-dromora. Gazteengan eskaladarako grina piztea du helburu irteera horrek. Ho-rretarako, rokodromoan dauden presak eta hormako ibilbideak jolasteko erabil-tzea proposatuko zaie. Irteera abenduaren 22an egingo dute eta bertan nahi duen guztiak hartu ahal izango dute parte bertan. Hitzordua goizeko 9:30ean jarri dute Lezamako eskolan.