Hekimen Euskal Hedabideen Elkarteak Ateak Ireki webgunearen itxiera salatu du, eta elkartasuna adierazi die atari hori martxan jarri eta bertan lanean aritu diren guztiei. Hekimenek informazio askatasuna azpimarratu du. “Komunikabide bat ixteak askatasun horren aurka jotzen du bete-betean, komunikabideek horixe egiten dutelako, informazioa askatasunez zabaldu, hedatu eta gizarteratu”. Horren haritik esan du “Ateak Ireki ekimena galtzea herritarrek informatuak izateko duten askatasunaren kontra doala”.