Abenduan Izarren Distira gazteei zuzendutako talentu lehiaketaren finala izan zen Sondikako Kultur Etxean. Aurten irabazle bi egon dira: Iker Elustondo, a capella abestu zuena, eta Yerai Vallecillo, beat box saioa eskaini zuena. Saria 1.000 euroko bono bat izan da eta bien artean banatu dute. Jon Gomezek aurkeztu zuen finala eta epaimahaikide Ugaitz Alegria, Ylenia Baglietto eta Karmele Larrinaga ibili ziren.
Bestalde, aurten fotokazetaritza tailerra antolatu da lehiaketaren haritik. Tailerreko parte-hartzaileen artean egin den lehiaketa Joseba Ortuzarrek irabazi du eta saritzat tablet bat jaso du.
Josebak fotokazetaritza tailerrerako egindako lana (3. argazkia):
Izarren distirako kastinak_ Joseba Ortuzar
Argazki hau Zamudioko Dorretxean eginda dago. Abenduaren 4an Izarren Distirako Galan parte hartzeko Kastinak ospatu ziren arratsaldeko 17:30etan. Txorierriko gazte askok parte hartu zuten: Olaia Ibarrondo, Olaia Sararrain, Silvia Peña, Ruben Garcia, Asier Couto… etab. Argazkian ikusten dugun bezala, partaideak eta epaileak agertzen dira. Epaileak Ylenia Baglietto eta Ugaitz Alegria dira. Gala Sondikan izango da, Kultur Etxean, abenduaren 14an. Irabazleak 1.000 euroko bono saria jasoko du eta kazetaritza tailerrekoak tablet bat izango du saritzat.