Martxoaren 15ean, Burdinazko Harresian Karraderan I. Mendi Lasterketa anto-latu zen Larrabetzun. Guztira, 285 korrikalarik hartu zuten parte, eta helmugan Javier Olabarria (gizonezkoen mailan) eta Alizia Olazabal (emakumezkoen mai-lan) nagusitu ziren. Antolatzaileak poz-pozik agertu dira lasterketak izan duen arrakastarekin. “Espero baino askoz korrikalari gehiagok eman zuten izena, eta gainera kirolariek zorionak eman dizkigute, distantzia originala eta ibilbide po-lita aukeratu izanagatik”.
Herriak bat egin zuen lasterketarekin, eta martxoaren 15ean bertan ez ezik, au-rreko egunotan ere antolatu ziren horren inguruan hainbat ekitaldi. “Eskerrak eman nahi dizkiegu boluntarioei, Udalari eta herriko taberna eta babesleei egin duten esfortzuarengatik eta izugarrizko atxikimendua adierazi digutelako”. Antolatzaileek lasterketaren bideoa aurkeztuko dute laster, eta kolaboratzaile guztiak gonbidatuko dituzte ekitaldi horretara.