Balkoi apainduen lehiaketa

Aikor aldizkaria 2014ko api. 29a, 10:58

Lehiaketa hirugarren aldiz antolatu dute Sondikan. Eta, azaldu duten moduan helburu hau du: “balkoiak apaintzea zein mesedegarria den azpimarratzea, balkoiak herri baten elementu estetiko garrantzitsuak direlako, eta euren edertasuna sustatu eta berreskuratu nahi dugulako”. Izena ematea maiatzaren 6ra arte egin daiteke liburutegian. Bertan eskuratu ahal izango dira lehiaketaren oinarriak, non lehiaketan parte hartzeko informazioa eta sariak lortzeko bete beharreko baldintzak azaltzen diren. Landareak Udalak emango ditu maiatzaren 10ean. Bestalde, lehiaketa Zamudion ere egingo dute maiatzaren 31n. Egun horretan ere Txori kantarien lehiaketa egongo da. Biak Bidekoetxe parkean izango dira.