Kanporaketa Hori Bai Larrabetzuko gaztetxean jokatu zen barikuan, eta bertan 65 lagun inguru elkartu ziren afaldu eta saioaz gozatzera. Bertsolariek behar puntuagarriak osatu ostean, Malen Amenabar Larrañagak lortu zuen puntu gehien batzea. Peru Vidal Gurrutxaga izan zen bigarrena. Hemen bertsolari guztien puntuazioak:
Malen Amenabar Larrañaga 198,5
Peru Vidal Gurrutxaga 197
Aitor Esteban Etxebarria 175,5
Asier Legarreta Legarreta 170,5
Galder Bilbao Martinez 'Txapi' 140,5
Arrate Gaztelu Agirre (puntuatu barik)
Bigarren kanporaketa jokatuta, erabakita geratu da zeintzuk bertsolarik osatuko duten Uribe Butroeko Txapelketako finalisten seikotea. Hurrengoak izango dira: Malen Amenabar Larrañaga, Peru Vidal Gurrutxaga, Beñat Vidal Gurrutxaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Jone Larrinaga Dañobeitia eta Aitor Esteban Etxebarria. Finala maiatzaren 11n jokatuko da Zamudioko parke teknologikoko barku eraikinean.