Malen Amenabar Larrañaga, Uribe Butroeko Bertsolar

Finala atzo egin zen Zamudioko Teknologia eta Zientzia Parkeko Barku eraikinean. Han 100 bertsozaletik gora batu ziren. Finalean bertsolari hauek aritu ziren: Aitor Esteban Etxebarria, Beñat Vidal Gurrutxaga, Inazio Vidal Gurrutxaga, Jone Larrinaga Dañobeitia, Malen Amenabar Larrrañaga eta Peru Vidal Gurrutxaga. Ariketa guztiak egin ostean, Malen Amenabar Larrañaga larrabetzuarrak jantzi zuen txapela eta, horrela, udagoieneko Bizkaiko Txapelketarako zuzeneko txartela lortu zuen. Buruz burukoa Inazio Vidal Gurrutxagaren kontra jokatu zuen. Txapeldunari Igotz Lopez Torre Zamudioko alkateak jantzi zion txapela, eta sariak Gabriel Etxebarria Zamakona Lagatzu euskara elkarteko ordezkariak banatu zituen. Iñaki Beitia Unibaso ‘Arbildu’ aritu zen gai emaile beharretan. Epaimahaian Ander Txakartegi Basterretxea, Jurgi Fuentes Goikoetxea, Mirari Azula Aurrekoetxea eta Nahikari Ayo Acebo egon ziren; eta idazkari beharretan, Itziar Basterretxea Olarreaga. Bertsolariek puntuazio hauek eskuratu zituzten: Malen Amenabar Larrañagak, 368 puntu; Inazio Vidal Gurrutxagak, 342 puntu; Peru Vidal Gurrutxagak, 229,5 puntu; Beñat Vidal Gurrutxagak, 227,5 puntu; Jone Larrinaga Dañobeitiak, 214 puntu; eta Aitor Esteban Etxebarriak, 191,5 puntu.