Egizu Getxo euskaldun elkarteak eta UK aldizkariak ArgiHizkiak literatura lehiaketa antolatu dute hirugarren aldiz. Eta horretarako, hainbat udalen eta elkarteren laguntza eduki dute. Argazkietan oinarritutako testu laburren lehiaketa da eta lanak bidaltzeko azken eguna ekainaren 5a izango da.
Azaldu duten moduan, egitasmoak jendea euskaraz idaztera eta irakurtzera animatzea du helburu. Baita Uribe Kostako argazkilarien lana sustatu eta zabaltzea ere. Horretarako, 10 argazkilariren lanak aukeratu dira eta parte-hartzaileek lan horietan oinarritutako testuak idatzi beharko dituzte. Argazkiak eta lehiaketaren oinarriak www.argihizkiak.com webgunean ikus daitezke.