Lagatzu Zamudioko euskera alkarteak Zuberoako zati bat ekarri euskun Txorierrira, maiatzaren 10ean. Halan, bada, Gaztedi Santutxuko dantza taldearen laguntzagaz Maskarada bat antolatu eban urtero egiten dan Euskal Astearen egitarauaren barruan. Ekitaldiak ikusmina sortu eban eta, alkartetik adierazo deuskuen moduan, dana ondo baino hobeto urten zan. Goizean barrikadak eta plazea hartzea egin ziran, eta arratsaldean, ofizioak. Dantzarien eta ekitaldian parte hartu eben herriko taldeetako kideen esfortzuak saria euki eban, Zamudioko Maskaradea erabat arrakastatsua izan zalako, bai ikuskizunaren aldetik, bai ikusleen aldetik. Horren erakusgarri, egunak itxi eutsazan irudiak eta momentuak.