Larrabetzun egin zen maiatzaren 17an. Ekitaldian umek, gaztek zein nagusik osatutako 20 koadrilak baino gehiagok hartu zuten parte, eta eguraldia aldekoa izan zuten egun osoan zehar. Jende andana egon zen herriko txoko guztietan. Goizean kalejira eta tortilla txapelketa egin ziren. Txapelketara 19 tortilla aurkeztu ziren eta sari bi eman ziren. Koadrila bakoitzak bere bazkaria prestatu zuen eta guztiek batera jan zuten kalean. Ikusgarria. Arratsaldean LBK jaialdia egin zuten eta han herriko taldeak, rockzale gazteak, nagusiak, bertso rockzaleak... aritu ziren. Ostean, fanfarre batek hartu zuen txanda eta kalea girotzeaz gainera, dantzan ipini zituen koadrilak. Handik aurrera bakoitzak egin zuena beste kontu bat da...