Pilotakadaz pilotakada, sakabanaketa salatzeko

Aikor aldizkaria 2014ko eka. 5a, 10:55

Etxerat-ek “Pilotakadaz pilotakada” Txapelketa antolatu du Euskal Herri mailan. Ekimenak sakabanaketa salatzea du helburu, baita horrek presoengan eta beren senideengan dituen ondorioak ere. Txorierriko kanporaketak ekainaren 21ean eta 22an izango dira eta partidak aldi berean jokatuko dira Lezaman eta Larrabetzun: 11:00etatik 13:00etara, goizean; eta 16:00etatik 19:00etara, arratsaldean. Guztira 24 bikote arituko dira partidetan, neskek zein mutilek osatuak. Pilotariek pilota goxoa erabiliko dute. Bi bikote onenek Bizkaiko Txapelketan hartuko dute parte. Hori ekainaren 29an izango da Elorrion.