Txorierritarrok 100. kilometroan

Aikor aldizkaria 2014ko eka. 10a, 10:38

Argazkiak: Gaizka Peñafiel

Hogeita bi autobus, Uharte Arakilerantz. Goiz-goiz altxatu ziren lagunez beteta, ordu gutxi lo egin zuten lagunez beteta, parranda artean amaitu ez zuten lagunez beteta, umez, gaztez zein nagusiz beteta... Guztiak erabakitze eskubidearen aldeko giza katean parte hartzeko prest. Ilusioz beteta. Eta 100. kilometroa, txorierritarrez beteta. Ekimenarekin 1.700 txorierritar inguruk egin zutelako bat. Hori bai marka! Giro itzela egon zen egun osoan zehar autobusean, zein Uharte Arakilen bete genuen 100. kilometroan eta Etxarri Aranatzean egon zen ekitaldi nagusian. Argazki guztiak gure facebookean ikus ditzakezue: https://www.facebook.com/aikor.txorierrikoaldizkaria