Barikuan San Tomas jaiak hasiko dira Zamudion. Egitarau hau prestatu da astebururako:
Ekainak 13, barikua
18:00: Bolandera danbadak, jaiak iragarriz
20:00: Idi proba erakustaldia: Jose Angel Bilbao (Zamudio), Benito Etxebarria (Lezama) eta Zumeltxu (Zamudio). 1.saria: babak eta txapela; ganerakoentzat: babak.
22:00: Sardinak, solomoa eta hirugiharra danontzako
22:30: Erromeria NAKARegaz.
Ekainak 14, zapatua
16:00: XXV. mus-arin txapelketea
17:30: Umeentzako jolasak
18:00: Tortilla txapelketea (umeak eta nagusiak)
21:00: Tortillak aurkezpena
21:30: Sariak bananduko dira
23:00: DISKODANTZA DJa 24:30: Jolas dibertigarriak Jarraian DISKODANTZA DJa
Ekainak 15, domeka
09:0: Zamudioko bost ermiten ibilbidearen XIXI. urteera San Tomas ermitatik
Ura eta jatekoa bide erdian eta amaieran Goiza Zamudioko BERTOKO taldearen trikitixek alaituko dabe
PAELLA ETA SUKALKI txapelketak
Sariak: 1. Txapela, garaikurra eta 100€
2. Garaikurra eta 75€
3. Garaikurra eta 50€
Parte hartzen daben taldeek garaikurra izango dabe
13:00: Mezea ermitan
13:30: Paella eta sukalki kazolak aurkeztuko dira
18:00: Euskal dantzen agerraldia Zamudioko HIRU-BAT taldeagaz. Ostean, paella eta sukalki txapelketen sari banaketea.
19:00: TRIKILEKU
Ekainak 16, astelehena
12:00: Mezea ermitan, auzoko difuntuen oroimenez