Artoaren ibilbidea

Aikor aldizkaria 2014ko eka. 23a, 09:25

Argazkiak: Ido Andres

Maiatzaren 15ean San Isidro Eguna ospatzen da; baserritarren eguna. Eta data horren haritik eskolako umeek ekintza berezi bat egin zuten. Hala goizean soro artean ibili ziren, baserriz baserri, artoaren ibilbidea egiten. Olatxu baserrian errota ikusi zuten martxan, eta Basagunen, artzainek ardiei ilea zelan mozten dieten. Sarrikolan artoa ereiten eta garantzen ikasi zuten; eta Goiritxu baserrian aukera eduki zuten eskolan jaten dituzten elikagai asko ikusteko. Bestalde, Musika eskolakoek ikasturte-bukaerako emanaldia antolatu zuten maiatzaren 30rako. Andra Mari elizan izan zen eta hauek hartu zuten parte: Txorierri gazte orkestra, Talde instrumentala, Larrabetzu Ganbara Taldea eta Izar Argia abesbatza. Maiatzean ere ikurrinaren aldeko ekitaldia egin zen herrian, larrabetzuar-andana handi bat batu zuena.