Erronka berezia egingo da uztailaren 16an, 19:30ean, Mungian. Neurketa kaleko probalekuan, Txorierri taldeko lau gizonak buztarri baten aurka arituko dira. Parte-hartzaileak Zelailuze, Iñigo Aurrekoetxea “Gotxa”, Aitor de la Concepción eta Gorka de la Concepción dira; eta idiak, Urtikoetxe Lauroetako baserrikoak. Harria 1.600 kilokoa izango da eta idiek 40 kiloko gainkarga eramango dute. Animaliek egiten duten iltze bakoitzeko gizonek metro bi eraman beharko dute harria herrestan. Talde bakoitzak –animaliek eta gizonek- 20 minutu edukiko dituzte horretarako.