Argazkian, Zamudioko irabazleak: Naia Puentes eta Anartz Garetxena
“Irakurri, gozatu eta oparitu” kanpaina Derion, Zamudion eta Larrabetzun egin da aurten. Egitasmoak irakurketa sustatzea eta euskararen erabilera gozagarria bultzatzea eduki du helburu eta erantzun hona eduki du. Hala, hura iraun duen bitartean, 182 umek eta 47 helduk hartu dute euskarazko libururen bat Derioko liburutegian. Zamudion 56 parte-hartzaile egon dira eta Larrabetzun ere pozik azaldu dira herritarren erantzunarekin. Kanpainari amaiera emateko, 30 euroko txartelak zozketatu dira parte-hartzaileen artean, euskarazko liburuak eros ditzaten. Irabazleak hauek izan dira: Paula, Derion; Anartz Garetxena eta Naia Puentes, Zamudion; eta Aimar Garai eta Daniele de la Horra, Larrabetzun. Egitasmoa Tximintx, Lagatzu eta Arrekikili elkarteak eta Larrabetzuko Udalak antolatu dute.