INCLIVA Ikerkuntza Sanitarioko Institutua egitasmo bat garatzen dabil, janariarekiko intolerantziaren arrazoi genetikoak zeintzuk izan daitezkeen ikertzeko. Garmitxa elkarteak 18.000 euro eman dio egitasmoari. “Uste dugu diru-ekarpen txikia dela, hau bezalako ikerketa batek ekarri ahal duena kontuan hartzen badugu. Baina Chaves doktorearen lanari esker aurrera eramaten ari da. Nolanahi ere, eta doktorearen esanetan, baliteke ahalegin honek saririk ez izatea. Baina gutxienez, badakigu zerbait egiten gabiltzala gaixotasunaren jatorria topatzeko”, esan dute elkartetik. Ikerketa Gurutzetako ospitalearen laguntzarekin egiten dabiltza.