Erronka gainditu du Txorierri taldeak

Aikor aldizkaria 2014ko uzt. 29a, 10:07

Hitzordua uztailaren 19an zuten ipinita, Mungiako probalekuan. Txorierri taldeko lau gizon –Zelai-Luze, Iñigo Aurrekoetxea “Gotxa”, Aitor de la Concepción eta Gorka de la Concepción- Urtikoetxe Lauroetako baserriko buztarri baten aurka aritu zen. Harria 1.600 kilokoa zen eta idiek 40 kiloko gainkarga eraman zuten. Animaliek egiten zuten iltze bakoitzeko gizonek metro bi eraman behar zuten harria herrestan. Horretarako, 20 minutu zituzten bai animaliek, bai gizonek. Txorierriko taldeak helburua bete zuen. Izan ere, idiek 44 iltze+3/4+6.15 m egin zituzten eta erronkaren arauen arabera, gizonek 90 metro egin behar zituzten; hiru hiltze+1/4 gutxi gorabehera. Txorierri taldeak lau iltze+bost metro egin zituen.