Literaturaz eta musikaz beteta datoz hurrengo hilabeteak Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2014ko ira. 3a, 13:41

Literaturaz berbetan egitasmoaren barruan, Iñigo Aranbarriren Apirila nobela edukiko dute hizpide irailaren 18an; Iolanda Zúñigaren Post-it bizitzak, urriaren 16an; eta Bernardo Atxagaren Nevadako egunak, azaroaren 20an. Bestalde, eta “Domekak Hori Baien” kontzertu-sortaren haritik, Mikel Markezek eta Arkaitz Minerrek musika saioa eskainiko dute gaztetxean domekan, irailaren 7an. Eñaut Elorrietak irailaren 21ean egingo du; Mikel Inuntziagak, urriaren 19an; eta Jexuxmai Lopetegik, azaroaren 16an.