Irailaren 20an eta 21ean egingo da eta azoketan ohikoak diren produktuez gainera, hala nola, espeziak, gozokiak, artisau-lanak edo ukendu naturalak, ogia nola egiten den erakustaldia egongo da eta umeentzako ekitaldiak eta jokoak antolatuko dira. Erakustaldia eta umeentzako ekintzak egun bietan egingo dira. Egun bakoitzeko ekintzei dagokienez, egitarau hau prestatu da:
Irailaren 20an, zapatua
11:00: Gorteko bufoiak eta malabaristak.
12:00: Kalejira, Jantzi Jarauntsi Troupe taldearen eskutik.
13:00: Iratxo zuriak.
18:00: Etilio soldadua.
19:00: Erromero perfumegilea.
21:30: Scroon deabru hegadun handia.
Irailaren 21ean, domeka
11:00: Gorteko bufoiak eta malabaristak.
13:00: Carapan jauna eta basoko Erramun.
18:00: Etilio soldadua.
19:00: Erromero perfumegilea.
21:30: Scroon deabru hegadun handia.
Aisia