Erandioko Udalak harrera ofiziala egingo die gaur Goiherriko tiratzaileei. Ekitaldia udaletxe aurrean izango da arratsaldeko 19:45ean. “Eskerrak eman nahi dizkiegu hiru arrazoirengatik: Euskal Selekzioaren alde lan bikaina egin dutelako, Sokatira Euskal Selekzioak Basque Country izenarekin nazioartean ofizialki lehiatzea lortu dutelako, eta ikurrina podiumera igo dutelako”.