Txorierrin badago antzerki tailerra sortzeko asmoa. Tailerra euskaraz izango da eta 16 urtetik gorako gazteei egongo da zuzenduta. Proiektuaren sustatzaileen esanetan, hainbat helburu ditu egitasmoak: antzeztu, ondo pasatu, euskaraz gozatu, lotsa galdu, sortu, adierazi, ikasi, lagun berriak ezagutu... Irakasle Josu Camara Kukubiltxoko zuzendaria ibiliko da, eta egitasmoak Txorierriko euskara elkarteen babesa du.
Tailerrean parte hartu nahi duena bere herriko euskara elkartearekin jarri ahal da harremanetan, txorierri.antzerkia@gmail.com helbide elektronikora mezu bat bidali, edo tailerraren facebook-era jo: Txorierriko Antzerki Zaleak. Taldea osatzen denean, ikasle eta irakaslearen artean zehaztuko da tailerra zein egunetan emango den, zein ordutan eta non.
Aisia