Ikastolen aldeko jaiak

Aikor aldizkaria 2014ko irailaren 22a

Txorierriko Mankomunitateak Kilometroak eta Nafarroa Oinez ikastolen aldeko jaietara joateko autobusak jarriko ditu txorierritarren eskura. Izena ematea liburutegietan edo Mankomunitatean bertan egin daiteke; urriaren 1era arte, Kilometroak-era joateko, eta urriaren 15ean, Nafarroa Oinez-era joateko. Bost euro ordaindu behar da. Bestalde, euskarazko ikastaroetan matrikulatutako ikasleei diru-laguntzak emateko deialdia ere zabaldu du Mankomunitateak. Eskabideak urriaren 6tik azaroaren 6ra aurkeztu beharko dira udaletxeetan edo Mankomunitatean.