Txorierritarrak, Diadan

Aikor aldizkaria 2014ko ira. 22a, 15:01

Argazkia: Haritz Petralanda

Irailaren 11n Diada izan zen eta Bartzelonako kaleak ehunka mila katalanez bete ziren. Kataluniako Egun Nazionalak helburu bikoitza eduki du aurten: azaroaren 9ko galdeketa bermatzea, eta erreferendumaren emaitza independentzia izatea. Txorierritik ere hainbat lagun joan ziren Bartzelonara, katalanei beren babesa adierazteko eta ekitaldian parte hartzeko.