San Migel, Lauroetan

Aikor aldizkaria 2014ko ira. 22a, 15:23

Jaiak irailaren 27tik 29ra arte izango dira, eta hango jai-batzordeak egitarau hau prestatu du auzotar guztiek zein Lauroetaraino hurbiltzen diren guztiek gozatzeko hamaika aukera izan dezaten. Irailak 27, zapatua 09:00: Lauroetako X. mendi ibilaldia. 13:00: Mendi ibilaldiko kopaua eta sariak banatzea. 18:00: Umeen jolasak: tira-goma eta poniak. 20:30: Disko-txoua, Xaiborrekin. 21:15: Saiheski eta txistorra jana. 22:30: Disko-txoua, Xaiborrekin. Irailak 28, domeka 11:00: Kalejirak. 12:00: Meza. 13:00: Pala partida: Errota eta Txango vs. Iñigo eta Bolo. 14:00: Benta Zaharreko Mutiko Alaien ekitaldia. Eguerdian zehar, trikitixa. 15:00: Herri bazkaria (baserritarrez jantzita). 17:00: Benta Zaharreko Mutiko Alaien musika eta dantza. 19:00: Idi-probak. 21:00: Erromeria. Egun osoan zehar, umeentzako puzgarriak; gaztelua eta rokodromoa. Irailak 29, astelehena 10:30: Kalejirak. 12:00: Meza. 13:00: Txosna zabaltzea. 13:00: Briska Txapelketa eta Igel-toka. Eguerdian, poteoa eta pintxoak. 18:30: Tira-goma Jaurtiketa. 20:00: Bertsolariak: Arkaitz Estiballes, Etxahun Lekue, Beñat Ugartetxea eta Fredi Paia. 21:00: Ahuntza zozketatzea. Talo eta txistorra. 21:30: Erromeria. 22:00: Jaien amaiera eta txokolatada.