Txorierriko hainbat dendetan Nafarroako produktuez betetako saskiak ipiniko dira ikusgai. Hala, bat egingo da Errigorra ekimenak Hegoaldeko euskara eta ekoizleak babesteko martxan ipini duen kanpainarekin. Saski bakoitzak 50 euro balio du eta prezioaren % 25, besteak beste, Erriberako ikastoletara eta AEKra bideratuko da. Saskiak azaroaren 12ra arte salduko dira. Horietako bat nahi duenak dendan topatuko duen txartela bete eta saskia bidaliko diote.