Azoka azaroaren 9an egingo da 18. aldiz, tren geltokiaren aparkalekuan eta horren inguruan. Ohiko produktuak saltzen dituzten postuez gainera, Bizkaiko txakolinaren, Idiazabal gaztaren eta euskal pastelaren dastatzeak egingo dira. Umeentzako tailerrak ere egongo dira. Bestalde, udal txosnan elikagai ez galkorrak batuko dira. Elikagaiok Bizkaiko Elikagaien Bankuarekin lan egiten duen herriko elkarteari emango dizkiote, premia dutenen artean banatu ditzan.