Plateruenari laguntzeko Cd-ak Aikor!ren salgai

Aikor aldizkaria 2014ko aza. 20a, 13:09

Plateruena Durangoko Kafe Antzokiak duela hamar urte eraikina berritzeko eskaturiko kredituaren 250.000 euroko zorrari aurre egin behar dio datozen bost urteetan. Irailean diru-ekarpen kanpaina bat ipini zuten abian kafe antzokiari laguntzeko eta, azaldu duten moduan, kanpainaren erdira ailegatu dira eta behar dutenaren laurdena lortu dute. Katamalo taldeak kanpainarekin egin du bat. Azken kontzertua 2011. urtean eman zuten Plateruenean eta kontzertu hartako grabazioaren eskubideak kafe antzokiari eman dizkiote. Katamaloren zuzeneko diskoa zortzi eurotan eskura daiteke Aikor! aldizkariaren bulegoan.