Korrika arropa Txepetxa euskaltegian salgai

Aikor aldizkaria 2014ko aza. 24a, 12:07

Arropa erosteko, Txorierriko AEK Txepetxa euskaltegira jo daiteke goizean, 12:00etatik 14:00etara, edo astelehenetan eta barikuetan, 17:00etatik 20:00etara. Telefonoz ere deitu ahal da, hitzordua eskatzeko (944543967 / 607598794), edo mezu bat idatzi txepetxa@aek.org helbide elektronikora. Martxoaren 19tik 29ra bitartean Korrika 19k kolorez zipriztinduko ditu Euskal Herriko auzoak, kaleak, errepideak… Urepeletik Bilbora, euskararen aldeko lasterketak ahalmen batuketa izan nahi du; ahalmen biderketa. Txorierrin laster aurkeztuko dute Korrika eta gure eskualdeari dagozkion zehetasunak emango dizkigute, izan ere, dagoeneko hasi dira egitarauak eta kanpainak prestatzen.