Txorierri taldea, gizon proben txapelketan

Aikor aldizkaria 2014ko abe. 16a, 10:10

Argazkiak: Umberto Bilbao

Azaroan, Gizon Proben Euskadiko eta Bizkaiko txapelketak egin ziren Nabarnizen. Txapelketetan Txorierri Herri Kirol taldearen hiru kidek hartu zuten parte. Aurreko urte bietan irabazlea izan bazen ere, Iñigo Aurrekoetxea derioztarrak, 85 kilo baino gutxiagoko kategorian, bigarren postuarekin konformatu behar izan du aurten, bai Euskadiko txapelketan, bai Bizkaikoan ere. Pisu libreko kategoriari dagokionez, laugarrena izan da Bizkaiko Txapelketan, eta bosgarrena, Euskadikoan. Erandiogoikoko Gorka de la Concepcionek, pisu honetan, bigarren postua eskuratu zuen Euskadiko zein Bizkaiko txapelketan eta Aitor de la Concepcion loiuztarrak bosgarren eta seigarren postuak, Bizkaiko eta Euskadiko txapelketetan hurrenez hurren.